garizuman




GARIZUMAKO I. DOMEKEA /A




Sal 50,3-4.5-6ab.12-13.14 eta 17

R/.    Erruki, Jauna, pekatu egin dogu-eta.

Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz,
kendu egizu nire errua zure amaibako errukiaz.
Garbitu nagizu zeharo nire hobenetik,
garbitu nire gaiztakeriatik.

Nire bihurrikeria ezagutzen dot,
nire hobena beti begien aurrean daukot.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri bakarrik,
zure begietan oker dana egin dot nik.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan,
arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan.
Ez nagizu urrundu zeure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu egidazu,
zure arnasa zabalez sendotu nagizu.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena


 GARIZUMAKO I. DOMEKEA /B





Sal 24, 4-5. 6 eta 7cd. 8-9
 
R/.   Zure bidezidor guztiak grazia eta leialtasuna,
       Jauna, zure ituna gordeten dabenentzat.

Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
irakatsi zeure bideziorrak.
Ibiliazo nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zu zara-eta nire Jainko salbatzailea,
Zugan itxaroten dot eten barik. R/.   

Izan gogoan, Jauna, zeure errukia eta maitasuna:
betikoak dira-eta.
Gogoratu nitaz zeure maitasunean,
zeure ontasunari jagokonez, Jauna. R/.   

Ona eta zuzena da Jauna:
bidea erakusten deutse pekatariei.
Apalak zuzenbidez daroaz,
bere bidea erakusten deutse apalei. R/.   




GARIZUMAKO I. DOMEKEA /C

Sal 90


R/.    Neugaz egon zaitez, Jauna, larrialdian
        R/. Zagoz nirekin, Jauna, larrialdian

Goi-goikoaren aterpean bizi zaran horrek,
gaua Ahaltsuaren kerizpean emoten dozun horrek,
esaiozu Jaunari: «Zu nire babesleku eta gaztelu,
ene Jainko, Zugan dot konfiantzea».   R/.

Ez dozu zoritxarrik izango,
ez da zure txabolara izurririk hurreratuko,
bere aingeruei agindu deutse-eta,
zu bide guztietan zaintzeko.
Besoetan eroango zaitue,
harriekin estropezu egin ez dagizun.   R/.

Suge eta sugegorrien gainean ibiliko zara,
oinazpian hartuko dozuz lehoia eta herensugea.
«Onik atarako dot, niri lotuta dagoalako,
toki seguruan jarriko, nire izena autortzen daualako.   R/.

Dei egingo deust, eta Nik erantzungo;
beragaz izango nau larrialdian,
libratuko dot eta ospez jantziko.   R/.

____________________________________________________________________________

GARIZUMAKO II. DOMEKEA  /A




Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22

R/.   Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
       Zeugan dogu-eta geure uste ona.

Zuzena da Jaunaren hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.

Hara, Jaunaren begiak beldur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaron dabenakana;
heriotzatik ditu atarako, eta gosetean aseko.

Gure bihotza Jaunaren zain daukagu,
lagun eta babes Bera dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta geure uste ona.


GARIZUMAKO II. DOMEKEA  /B




Sal 115, 10 eta 15. 16-17. 18-19


R/.   Salbamen-kopea dot jasoko
       eta Jaunaren izenari dei egingo.

Sendo nengoen fedean,
«Ni bai zoritxarreko» esatean ere.
Mingarri jako Jaunari
bere fededunen heriotzea. R/.   

Bai, zure zerbitzari naz, Jauna,
zure zerbitzari ezereza:
Gorespen-oparia deutsut eskeiniko,
eta Jaunaren izenari dei egingo. R/.   

Beteko deutsadaz Jaunari promesak,
herri guztiaren aurrean,
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian. R/.   





GARIZUMAKO II. DOMEKEA  /C

Sal 26

R/.    Jauna dot argi eta salbamen

Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
Jauna biziaren babes, nork ni izutu?
Entzun, Jauna, nire dei-hotsa,
erruki zakidaz eta erantzun.

Bihotzak esaten deust:
«Bilatu egizu haren aurpegia».
Zure aurpegi bila nabil, Jauna,
ez ezkutatu niri zeure aurpegia.

Ez baztertu zeure zerbitzari hau hasarre,
Zu zaitut-eta laguntza.
Ez itzi ni eskutik, ez zapuztu,
salbatzaile zaitudan Jainko.

Ziur dakit Jaunaren ontasuna gozatuko dodala
bizidunen lurrean.
Itxaron Jaunagan!
Eutsi gogor, izan bihotz!
Itxaron Jaunagan!

___________________________________________________________________



GARIZUMAKO III. DOMEKEA /A



Sal 94, 1-2. 6-7abc. 7d-9




R/.   Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa:
       “Ez gogortu zuen bihotza”.

Zatoze, pozez oihu egin deiogun Jaunari,
txalo egin deiogun salbamen dogun Arkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera esker-kantuekin,
jai deiogun txalo eta eresiekin.  R/.

Zatoze ahuspez gurtu dagigun,
egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.
Bera da-eta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larrako herria,
Haren zainpeko artaldea.  R/.

Entzungo al dozue gaur Haren ahotsa!:
“Ez gogortu zuen bihotza Meriban lez,
Masa egunean basamortuan lez.
Zuen gurasoek han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen.  R/.


GARIZUMAKO III. DOMEKEA /B

EDO...

Sal 18, 8-9. 10-11

R/.   Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa:
       “Ez gogortu zuen bihotza”.

Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen dau;
Jaunaren agindua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau.
Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua distiratsu, begien argigarri. R/.

Jaunaganako begirunea garbi, betiko irauten dau.
Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak bidezko.
Urrea, urre araztua baino desiragarriago,
eztia, ezti barria baino gozoago. R/.




 GARIZUMAKO III. DOMEKEA  /C

Sal 102

R/.    Errukior da Jauna eta bihozpera

Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire barren osoak haren izen santua.
Bedeinkatu bedi nire arimak Jauna,
ez begiz ahaztu haren mesedeak.

Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gaitz guztiak osatzen;
zure bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez eta errukiz koroatzen zaitu.

Jaunak justizia egiten dau,
zapaldu guztien eskubideak defendatzen ditu.
Bere egitasmoak erakutsi eutsazan Moisesi,
bere egintza handiak israeldarrei.

Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
haserregaitza eta ondoguraz betea.

Zelan zerua lurraren gainean garai,
halan haren maitasuna begirune deutsoenentzat handi.

_______________________________________________________________


GARIZUMAKO IV. DOMEKEA  /A



Sal 22, 1-3. 4. 5. 6

R/.   Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean:
larra gurietan etzunazoten nau.
Atsedenezko iturrira naroa,
eta bizkortu egiten deust barrua.
Banaroa bidezidor zuzenetatik,
bere izenagaitik.  R/.

Ibar ilunetan banabil ere,
ez nago gaitz-beldur,
Zeu neugaz zagoz-eta:
Zure zigorra eta makilea, honeek dira nire poza.  R/.

Atontzen deustazu mahaia,
arerioak daukadazala begira;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dago nire edontzia.  R/.

Zoriona eta grazia ditut aldean,
nire bizi guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naz biziko
luzaroen luzaro.  R/.

GARIZUMAKO IV. DOMEKEA  /B





R/.   Itsatsi bekit mihina aho-sabaian,
       zutaz oroitzen ez banaz.

Babiloniako ibai-ertzetan jesarrita gengozan negarrez,
Sionen oroipenez.
Ur ondoko sahatsetan
Itzita geunkazan zitarak zintzilik. R/.   

Han, erbesteratu ginduenak kantu eske geunkazan,
gure zapaltzaileak kanta alaien eskean:
«Kanta guretzat Siongo kantak». R/.   

Zelan kantau Jaunaren kantarik
atzerriko lurraldean?
Jerusalem, zutaz ahaztu banendi,
gelditu bekit eskua elbarri. R/.

Itsatsi bekit mihina aho-sabaian,
zutaz oroitzen ez banaz,
niretzat pozbiderik bikainena
Jerusalem ez bada. R/.





GARIZUMAKO IV. DOMEKEA  /C

Sal 33

R/.    Txastau egizue eta ikusi zein samur dan Jauna

Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorapena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu bediz.

Handietsi nigaz batera Jauna,
goratu dagigun alkarregaz haren izena.
Jaunagana jo neban, eta Harek erantzun,
bildur guztietatik libratu ninduan.

Begiratzen deutsoenak distiratsu egongo dira,
ez jake aurpegia lotsaz gorrituko.
Errukarri honek dei egin eban, eta Jaunak entzun,
eta estualdi guztietatik salbatu eban.


____________________________________________________________



GARIZUMAKO V. DOMEKEA  /A



Sal 129, 1-2. 3-4. 5-6. 7-8.

R/.   Jaunagan dago errukia,
       Haregan askatasun ugaria.

Barru barrutik Zeuri dagitsut ohiu, Jauna,
entzun, Jauna, nire deadarra.
Begoz adi zure belarriak,
nire oihu eskarira.  R/.

Gure erruak gogoan badaukazuz, Jauna,
nor dagoke zutik, Jauna?
Baina parkamena Zeugan daukazu, Israelen Jainko,
Zu begirunez zerbidu zaiguzan.  R/.

Jaunagan itxaroten nago,
nire barrua Haren hitzaren zain dago.
Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:
Nire gogoa Jaunaren zainago.  R/.

Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:
Israel Jaunaren zain holan bego.
Jaunagan dago errukia,
Beragan askatasun ugaria.
Berak itziko dau Israel askaturik,
egin dituan hoben guztietatik.  R/.



GARIZUMAKO V. DOMEKEA  /B


Sal 50, 3-4. 12-13. 14-15

R/.   Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan.

Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,
hondatu nire hobena, zeure neurribako errukiz.
Garbitu nagizu zeharo neure errutik,
garbitu neure pekatutik.  R/.

Ene Jainko, sortu bihotz garbia nigan,
barritu arnasa sendoa nire barruan.
Ez nagizu bota zeure aurretik,
ez kendu niri zeure arnasa santua. R/.

Poztu nagizu barriro zeure salbamenaz,
sendotu nagizu zeure arnasa oparoaz.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
eta Zugana bihurtuko dira pekatariak. R/.




GARIZUMAKO V. DOMEKEA  /C

Sal 125

R/.    Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde:
        Eta pozarren gagoz!

   Jaunak Sionen zoria aldatu ebanean,
   amesetan lez gengozan.
   Barrez bete jakun orduan ahoa,
   poz-oihuz mihina.

   Jentil-herrietan ere esan eben:
   «Handikiro jokatu dau Jaunak hareen alde».
   Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde,
   eta pozarren gagoz!

   Aldatu, Jauna, gure zoria,
   euri-jasek basamortua lez.
   Malkoz erein ebenek
   pozez dabe batzen.

   Negarrez joan ziran,
   hazi-zorroa eroanez;
   poz-oihuka datoz,
   gari-balak ekarriz.


________________________________________________________________


ERRAMU IGANDEA

Ibilteunerako abestia



Erantzun salmoa Sal 21, 8 9. 17 18a. 19 20. 23 24

R/. Ene Jainkoa, non zagoz zu? Zelan eskutik itzi nozu?
 edo...


Ikusten nabenak holan dabilkidaz barreka,
ezpain keinuka eta buru eraginka
«Jaunagan dau uste on, salbatu begi;
maite badau, onik atara begi».   R/.

Txakur taldeak nauka inguraturik,
gaizto taldeak erdian harturik.
Esku oinak zulatu deustez,
hazur guztiak bat banatu daikedaz.   R/.

Nire jantziak eurentzat banatzen dabez,
nire soinekoa zotz egin dabe.
Zu, ostera, Jauna, ez egon urrun,
Zu, neure indar, zatorkidaz arin lagun.   R/.

Nire senideei zure izena deutset iragarriko,
batzarraren erdian zaitut goretsiko.
«Goratu egizue Jauna, bildur deutsazuenok, †
    Jakoben seme guztiok, ospatu egizue,
izan Haren bildur, Israelen seme guztiok».   R/.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".