URTEAN ZEHARREKO 2. DOMEKEA /B



Sal 39, 2 eta 4ab.7-8a. 8b-10

R/.    Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.







Itxaron dot Jaunagan, itxaron,
makurtu jat eta nire oihua entzun dau.
Ahoan eresi barri bat ipini deust,
gure Jainkoarentzat gorespena. R/.


Opari eta eskeintzarik ez dozu nahi izan,
baina belarriak edegi deustazuz;
erre-opari eta hoben oparirik ez dozu eskatu,
eta orduan esan dot nik: «Hemen nozu». R/.


Liburuan nitaz hau dago idatzia:
egin dagidala zure nahia.
Ene Jainko, gogozko jat hori,
eta bihotz-maminean dot zure legea.
Iragarri dot batzar nagusian zure salbamena,
ezpanik ez dot itxi, badakizu, Jauna. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".