UZ32A





R/. Zure egarriz daukat gogoa, Jauna,
ene Jainkoa




Jainko, Zu ene Jainko, goizetik nabilkizu bila,
zure egarriz dot barrua,
zure gogo biziz ni nazan guztia,
lur idor, agor, ur bakoa lez. R/.

Holan egon gura dot santutegian Zuri begira,
zure indarra eta ospea ikusiz.
Bizia baino ederragoa da-eta zure maitasuna,
nire ezpanek goratuko zaitue. R/.

Holan gura zaitut bedeinkatu neure bizitzan,
eskuak jaso zure izenean.
Jakirik gozoenez lez aseko naz,
eta nire ezpanek poz-oihuz goratuko zaitue.R/.

Gauez ohean Zu zaitut gogoan,
Zuri otoitzean igaroten ditut orduak,
Zeu izan zaitut-eta laguntzaile;
pozez egingo dot oihu zure egoen kerizpean. R/.

UZ31A





R/. Zaindu, Jauna, nire bizia bakean Zeugan.



Jauna, nire bihotza ez da handinahi,
ez nire begiak ere gorazale;
ez nabil gauza handien atzetik,
gainditzen naben harrigarrien atzetik. R/.

Ostera, isil eta bare dot barren-gogoa,
haurtxoa amaren altzoan lez:
umetxoa lez dot barruan gogoa. R/.

Itxaron, Israel, Jaunagan,
oraindik betidaino! R/.

UZ30A



R/.    Maite zaitut, Jauna, nire indar.




Maite zaitut, Jauna, nire indar!
Jauna da nire haitz, nire gaztelu,
Bera nire askatzaile. R/.

Ene Jainko, nire harkaitz babesgarri,
nire babeski eta salbamen-indar,
nire gordeleku goresgarri.
Dei egin neutsan Jaunari,
eta salbatu ninduan arerioakandik. R/.

Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!
Goratua nire Jainko salbatzailea.
Garaipen handiak emon deutsoz erregeari,
maitasuna agertu deutso bere igurtziari,
Davidi eta honen ondorengoei betiko. R/.