uz17a


Erantzun salmoa   (Sal 118, 57 eta 72. 76-77. 127-128. 129-130)


R/.    Bai maite dodala, Jauna, zure legea!


Jauna, nire ondasun bakar,
erabagi dot zure berbak gordetea.
Zein ona niretzat zure ahoko legea,
urre-zidarrezko milaka txanpon baino hobea. R/.

Arren, kontsolau nagialaa zure maitasunak,
zeure zerbitzari honi berbea emon deutsazunez.
Betorkit zure errukia, bizibarritu naiten,
zure nahian dot-eta gozamena. R/.

Nik, ostera, maite ditut zure aginduak,
urrerik finena baino gehiago.
Horregatik zuzentzat ditut zure lege guztiak,
eta gorroto ditut jokabide maltzur guztiak. R/.

Harrigarri dira zure aginduak;
horregaitik ditut gogoan gordeten.
Argigarri da zure hitzen adierazpena:
adimena emoten deutse ezikasiei. R/.